TEKNOLOGIA-INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO (lan koadernoa)

2011/11/09

Web 2.0

Teknologia berrien mundua asko eta oso arin aurreratu da azkenengo urtetan. Orain dela gutxi arte etxe guztietan ez zeuden ordenagailurik, orain berriz ia etxe guztietan ordenagailu bat edo gehiago dugu. Gure garaian , Lehen Hezkuntzan geundenean, askoz beranduago ordenagailuak erabiltzen eta ikasten hasten ginen orain baino.

 Gure haurtzaroan, eskolako informatikako klasean ordenagailua erabiltzen ikasten genuen, etxean ez genuelako, eta horregatik gogoz informatikako klasera joaten ginen. Gaur egun gertatzen dena guztiz desberdina da, umeak ordenagailuak erabiltzen badakite, etxean gurasoak irakasten dietelako.

Gaur klasean irakasleak galdetu digu gure lehenengo oroimenak teknologiaz; nik gogoratzen dut informatika klasera joan ginela , eskola osoan informatika klase bakarra zegoen eta binaka jarri behar ginen ez zeudelako ordenagailuak denontzako, pizten eta amatzen erakutsi ziguten eta “ Paint ” programa erabiltzen ikasi genuen. Klase bukatzerakoan klaseko guztiak oso motibatuta geunden gauza berria zelako guretzat. Denbora pasa ahala programa gehiago menperatzen hasi ginen, hala nola “Word” ...

Klasean Web 2.0ren Power Point interesgarri  batzuk ikusi ditugu, berrikuntzak eta hobekuntzak ikusiz; Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

  • - CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak
  • - AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.
  • - Java Web Start
  • - XUL
  • - RSS/ATOM formatuetan oinarritutako sindikazio eta datuen gehikuntza.
  • - Zentzua duten URL errazak.
  • - Blog batean posteatzeko gaitasuna.
  • - JCC eta APIak REST edo XML
  • - Sare sozialetako zenbait berezitasun.

Orokorrean:

  • - Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • - Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • - Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario