TEKNOLOGIA-INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO (lan koadernoa)

2011/11/30

Historia

Garapen teknologikoa ( internet, komukazio mobilak, sateliteak, mikro-uhinak..) eragin handia izan du alde ekonomikoan eta sozialean. Aldaketa nabariak izan dira erlazio sozialetan. 

Gaur egun, informazio teknologikoan aurrerapen handia egon da, alde batetik esparru informatikoa, bestetik esparru telekomunikatiboan aldaketak egon dira. Gainera, esaten da gizarte berri batetan gaudela, gizarte informatikoa deitzen dena, honek antzinako modelo ekonomikoak ordezkatzen ditu.
Desde 1950
Desde 1980
Desde1990
Desde1995
1ª GENERACIÓN
2ª GENERACIÓN
3ª GENERACIÓN
4ª GENERACIÓN
Aplicaciones
Bases de datos
Redes y
Telecomunicaciones
aisladas
e integración
terminales
Digitalización



Internet



Rediseño procesos


Procesos
comerciales

Procesos
de gestión


Procesos administrativos


2011/11/26

Oinarrizko gaitasunak

Lehen Hezkuntzako irakasleak izango garenez, ezinbestekoa da Hezkuntza Araudia ezagutzea. Gaur, Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu moten ezaugarriak ikertuz, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK (Nafarroako Foru Komunitatea)-koak. Gainera, gure ikasgaiari (IKT) erreferentzia egingo diogu, dekretuan agertzen den informazioan gehiago sakonduz.

Hemen daukazue aztertu dugun gaiaren eskematxo bat.

2011/11/16

1-      1-      Zer da metafora bat?

Metafora hitz bat ohikoa ez den esanahi edo testu-inguru batean erabiltzean datza. Termino honek garrantzia du teoria literarioan (erretorikazko figura bezala erabiliz) zein hizkuntzalaritzan (aldaketa semantikorako baliabide bezala).
·         Zure aginak, perlak dira  
·         Zure ilea urrezkoa da

2-      Zer nolako eredua jarraitzen dugu irakasle moduan?

Bakoitzak bere estilo propioa dauka, hots, norberak eraikitzen du bere estilo propioa bere alde gogorretan zentratuz eta esplotatuz. Hala ere, nahiz eta bakoitzak bere estiloa izan, gure ustez bizitzan zehar izan ditugun ereduak imitatzeko ohitura dugu. horregatik saila da hezkuntza arloan aldaketak izatea, bide luze eta gogorra da aldaketak egitea.

Aurkezpenekin jarraituz

Ikaskideak egindako aurkezpenekin jarraituz ondorengo ezaugarri hauek interesgarriak iruditu zaizkigu:
·         Ikastolak ikasten dute, proiektuen bidez teknologia berriak inplantatuà Web 2.0
·         Ordenagailuak emozioak sortzen dituzteà ikaslea batzuetan irakaslea baino gehiago jakin
·         Eredu tradizional eta teknologia aurka daude
·         Teknologia berriak eskolan daude eta gizartea egunero aldatzen denez, eskolan islatzen daà alfabetazio modu berriak
·         Hezkuntzan IKT-ren eredu desberdinak
o   Burokratiko ( gehiena gaur egun)
o   Sistema soziala
o   Komunitatea
·         Informazio gizartea
o   Digitalizazio
o   Globalizatzaile
·         4 diskurtso mota
o   Merkantilista
o   Kritiko-politiko
o   Teknozentrista
o   Apokaliptikoa

2011/11/15

Irakaskuntzaren hainbat elementuen elkarreragina

   Kide batzuen aurkezpenari esker, ohartu ahal izan gara irakaskuntzaren hainbat elementuen elkarreraginaz: edukiak, ikasleak, irakasleak…  Elementu hauek ondo konektatu behar dira ikas-irakaste prozesua ondo antolatzeko, eta gure ikasleen garapena zaintzeko.
Goazen faktore batzuk ikustera:
-          Ikasleen esku-hartzea irakaskuntza prozesuan
-          Testuinguru ezberdinetara moldatzea
-          Ikasle eta irakaslearen gaitasunak garatzea à gure kasuan (IKT):
o   Trebetasun teknologikoak
o   Bizitza osorako ikaskuntza
o   Herritartasun digitala
o   Lanbide arloko garapena eta kudeaketa


Edozein egoera ez da komenigarria ikasteko. Zaratarekin adibidez, ezin dezakegu behar bezala ikasi.  
Irakaskuntzan isiluneak, arreta prestatzea eta ikastea bezain garrantzitsuak dira.
 Entzutea gaitasun oso garrantzitsua da, irakaskuntzan batez ere, eta irakasleok gai izan behar dugu gaitasun hau ikasleei transmititu ahal izateko.
Nola komunikatu dezakegu azaldu nahi dugun gaia ikasleei?
Aurkezpenen bidez. Horretarako gaiak erakargarriak izan behar dira, arreta prestatzea atsegina izan dadin.


Zein zailtasun motak ditugu ikasleok aurkezpenak egiterako orduan?


Segurtasun falta, gure pertsonarekin, azaldu behar dugun gaiarekin edota hizkuntzarekin, arazo bat izan daiteke.

Alde batetik, gure pertsonarekin segurtasun falta izatea desabantaila bat da, beldurra sorrarazten digulako egin nahi ditugun hainbat gauzen aurrean. Adibidez klase aurrean aurkezpen bat egiterakoan, ez badugu segurtasuna sentitzen gure buruarengan, akatsak besterik ez ditugula egingo pentsatzeko joera izaten dugu eta hori dela eta beldurra ematen digu besteon aurrean jartzeak.

Beste alde batetik, aurkeztu behar dugun gaia gure gustukoa ez izateak, ulertzeko zaila izateak edota hizkuntzarekin oso eroso ez sentitzeak segurtasuna kentzen digu eta beldurra sortarazten digu.

Horregatik ahalik eta segurtasun handiena izaten saiatu behar dugu, gaia ahalik eta hoberen azaltzeko eta besteoi segurtasun hori transmititzen gai izateko. Gauzak errazagoak gertatzen dira egoera seguru batean.

Testuetatik ateratako idei nagusiak

è Teknologiako beldurrak eta fobiak, islapena hezkuntzan
è Irakasleek dauzkaten gabeziak teknologiaren berriaren aurrean
è Europaà teknologia berriak eskolan egon behar dira, erabiltzen ikasten…
è Nola antolatu behar den IKT eskolan sartzeko. Zein antolakuntza egon behar den…
è Klaseak ez ditu bakarrik irakasleak ematen, ikasleek ere eman ditzakete haien interesetatik abiatuta
è IKTà egunerokotasuna teknologia berriekin hezkuntzan
è Zer garrantzia duten ordenagailuek. Zeintzuk diren irakasleen gabeziak. Horretaz ez dakite asko. Metodologia guztiz aldatu da (teknologia berriak)
è Konpetentzia digitala. Alfabetatze forma berriak. Irakasleari erakutsiko zaio forma independiente batean ikasten. Ikasle konpetentzia berri, informazioa jasotzen. Informazio gehiago dago eta jakin behar dugu informazio hori laburtzen, ikasleei aurrezteko lana. Metodologia desbedina, método tradizionala apurtzen.
è Alde positiboak: Aurrera joan daiteke
è Alde negatiboak: adibidez, hizkuntza (zelan idazten de, sms, emails…) teknologia berriak ez dira konpatibleak hizkuntzarekin
è Teknologia berriarekinà hezkuntza indibiduala
è Ikaslea eta ikasleen desberdintasunak, batzuetan gehiago dakite eta haiek dira irakasten dutenak
è IKT sartuta daude gure kulturan

''La tecnologia de la educación en mundo tecnologizado''

Guri tokatu zaigun irakurketa aztertu eta gero..
 
HITZ GAKOAK:
- HT
- TIK
- Baliabideak
- Ikaskuntza
- Iraultza
- Arazoak


ONDORIOAK:
-          Puntu nagusiak:
o   Teknologia leku guztietan dago
o   Teknologia eginda dago arazoak errazteko
o   Teknologia desberdinak
o   Heziketako teknologia
o   IKT gure interesak nahasten
§  Seinu kodea aldatuz
§  Estruktura pedagogikoa aldatuz
§  Estimulu artifizialak
o   Arrazoia /=/ motibazioa
o   Teknologiako antsietatea

KRITIKA: 
Testu interesgarria baina sakona. Teknologia berriek eskoletan izan duten arazoei buruz hitz egiten du (antsietate teknologikoa, antolaketa falta, formakuntza txarra...), hala ere, IKT-ren alde positiboa ez da  nabaritzen testuan, eta idazleak ez du proposamenik ematen.
 
METAFORA: hezkuntza gizartearekin bat etorri behar da, teknologiak gure munduan iraultza bat suposatzen badu, ikaskuntza arloan ere aldaketa bat eman behar da; beti neurri batean emanda.

HAUSNARKETA:  Testu hau irakurri ondoren puntu batzuetara heldu gara. Hasteko irakasleak egungo gizartean dauden baliabidetaz etekinak ateratzea derrigortuta egon behar direla uste dugu, hots, irakasleak prestatu behar dira teknologiak edozein momentuan erabiltzeko prest egon daitezen, hori horrela ez bada ezinezkoa izango da egungo gizartearen partaide izatea. Jarraitzeko, irakasle batek auto-ikasketa garatzen du, jasotzen dituen egoeren eta esperientzien ondorioz. Hortaz aparte, esan beharra dago ikasleak ere beraiek euren kabuz ikasi dezaketela, hau da, esperimentazioa jorratu behar dute, horrela teknologia mundu honetan errazago murgilduko dira. Bukatzeko, inguru honetan kontzeptu teoriko asko aurkituko ditugu baina gure ustez garrantzitsuena ikasitako guztia praktikara eramatea da, beraz hori era egokian egiteko bakoitzaren lan indibiduala eskatzen du


ZEINTZUK DIRA GURE BEHARRAK?:
Orokorrean irakagai hau asko lagundu digu gaur egun eskolan dagoen errealitatera hurbiltzera. Teknologia berriak eskolara heldu direnetik etengabe formakuntza berria jasotzen ari gara. Ordenagailuak ez ezik pantaila digitalak, blogak ere erabiltzen jakin behar dugu. Askotan hitz egiten da, trebeak izan behar garela gaur egungo teknologia berriekin, baina teoriaz gain, arazo bat dagoela  ez gara konturatzen gehienetan. Irakasleen aldetik, ez daude behar diren prestatuta baliabide hauek erabiltzeko, eta hori eskoletan oso nabarmena da.
Beraz, esan genezake, inplikazio egon behar dela irakasleen aldetik bai ikasleen aldetik.

  • Formakuntza etengabe jasotzea
  • Behar diren balibideak izatea (ordenagailuak, blogak..
  • Taldeko lana bultzatzea ( adibidez, blog bat  ikasleek zein irakasleek zein gurasoek parte hartzea)
  • Metodologia berriak bultzatzea
 Ez dugu ahaztu behar hezkuntza hobetzeko eta abesrasgarriagoa izan ahal izateko etengabe formatzen eta teknika berriak ikasten egon behar dugula.


INFORMAZIOA GEHIGARRIA:
Gai horri buruzko informazio gehiago aurkitzeko hainbat baliabide erabili ditzakegu.
  • Internet
  • Prentsa
  • Dokumentalak
  • Atikuluak
  • Aldizkari espezializatuak
  • Youtube


(Idazlea: Juana María Sancho)

2011/11/09

Web 2.0

Teknologia berrien mundua asko eta oso arin aurreratu da azkenengo urtetan. Orain dela gutxi arte etxe guztietan ez zeuden ordenagailurik, orain berriz ia etxe guztietan ordenagailu bat edo gehiago dugu. Gure garaian , Lehen Hezkuntzan geundenean, askoz beranduago ordenagailuak erabiltzen eta ikasten hasten ginen orain baino.

 Gure haurtzaroan, eskolako informatikako klasean ordenagailua erabiltzen ikasten genuen, etxean ez genuelako, eta horregatik gogoz informatikako klasera joaten ginen. Gaur egun gertatzen dena guztiz desberdina da, umeak ordenagailuak erabiltzen badakite, etxean gurasoak irakasten dietelako.

Gaur klasean irakasleak galdetu digu gure lehenengo oroimenak teknologiaz; nik gogoratzen dut informatika klasera joan ginela , eskola osoan informatika klase bakarra zegoen eta binaka jarri behar ginen ez zeudelako ordenagailuak denontzako, pizten eta amatzen erakutsi ziguten eta “ Paint ” programa erabiltzen ikasi genuen. Klase bukatzerakoan klaseko guztiak oso motibatuta geunden gauza berria zelako guretzat. Denbora pasa ahala programa gehiago menperatzen hasi ginen, hala nola “Word” ...

Klasean Web 2.0ren Power Point interesgarri  batzuk ikusi ditugu, berrikuntzak eta hobekuntzak ikusiz; Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

  • - CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak
  • - AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.
  • - Java Web Start
  • - XUL
  • - RSS/ATOM formatuetan oinarritutako sindikazio eta datuen gehikuntza.
  • - Zentzua duten URL errazak.
  • - Blog batean posteatzeko gaitasuna.
  • - JCC eta APIak REST edo XML
  • - Sare sozialetako zenbait berezitasun.

Orokorrean:

  • - Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • - Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • - Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

2011/11/02

GORPUTZ KOMUNIKAZIOA

Gaur egun komunikazio mota asko aurkitu ditzakegu ( ahozkoa, irakurketa...), horietako bat gorputza da. Gure gorputzak asko transmititzen du, hau da, gauza asko esan ahal ditugu ahoa ireki gabe, soilik gorputzaren mugimenduarekin. Horretarako garrantzitsua da gure gorputzarekin gustura egotea, horrela komunikaziorako baliogarria egingo zaigu. Esan bezala, gorputzaren mugimendu batek komunikatzeko baliagarria da; adibidez, logura garenean aharrausi egiten dugu.

Modu kontziente edo inkontziente batean egin dezakegu, horregatik begirada, keinuak... zaindu egin behar dira. Bestela, errakuntzak ekarri ahal dira, batez ere txarto ulertu ahal delako. Adibide argia da, festa tokietan dauden borrukak, hauek normalean gertatzen dira bata besteari txarto begiratu diolako.

Honekin zerikusi handia ez duena, klasea nola hasi dugun aipagarria da, batez ere oso komuna ez delako. Hau da, musika jarri dugu erlaxatzeko eta klasean zentratzeko. Horrela, gure urduritasunak eta kezkak alde batera utzita klasean guztiz eraginkor egongo gara.