TEKNOLOGIA-INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO (lan koadernoa)

2011/11/02

GORPUTZ KOMUNIKAZIOA

Gaur egun komunikazio mota asko aurkitu ditzakegu ( ahozkoa, irakurketa...), horietako bat gorputza da. Gure gorputzak asko transmititzen du, hau da, gauza asko esan ahal ditugu ahoa ireki gabe, soilik gorputzaren mugimenduarekin. Horretarako garrantzitsua da gure gorputzarekin gustura egotea, horrela komunikaziorako baliogarria egingo zaigu. Esan bezala, gorputzaren mugimendu batek komunikatzeko baliagarria da; adibidez, logura garenean aharrausi egiten dugu.

Modu kontziente edo inkontziente batean egin dezakegu, horregatik begirada, keinuak... zaindu egin behar dira. Bestela, errakuntzak ekarri ahal dira, batez ere txarto ulertu ahal delako. Adibide argia da, festa tokietan dauden borrukak, hauek normalean gertatzen dira bata besteari txarto begiratu diolako.

Honekin zerikusi handia ez duena, klasea nola hasi dugun aipagarria da, batez ere oso komuna ez delako. Hau da, musika jarri dugu erlaxatzeko eta klasean zentratzeko. Horrela, gure urduritasunak eta kezkak alde batera utzita klasean guztiz eraginkor egongo gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario