TEKNOLOGIA-INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO (lan koadernoa)

2011/12/11

Ebaluaketak

Taldearen autoebaluazioa:

Orokorrean talde gisa ondo moldatu garela uste dugu. Pasadan urtean elkarrekin egon ginen talde moduan eta horrek eginbeharrekoa antolatzerako orduan lagundu digu.

Prozesuari dagokionez, irakasgai hau ezagutu aurretik, informatika soilik ordenagailuak ondo erabiltzen jakitea zela uste genuen. Ikasgai hau aurrera joan den heinean konturatu gara IKTak informatika baino zerbait gehiago direla. Izenak esaten duen moduan “Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak”, informazioa prozesatzen eta komunikatzen jakitea teknologien bitartez. Interesa handituz joan da eta honek lana erraztu eta teknologiei buruzko ezagutza aberastu digu.

Lauhilabetean zehar erabili dugun metodologia ( programak, ariketak …) egokia izan dela uste dugu. Irakasgaia dinamikoa dela deritzogu eta  gaur egungo gizartearekin batera joateko aukera ematen digu. Hau da, gaur egun teknologiak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira eta horregatik teknologiekin batera bizitzeko ohitura hartuz joan behar dugu. Lanak paperean entregatu beharrean, sarea erabiltzeko aukera eman digu irakasgai honek, bloggaren eta “movie makerren” bitartez. Gauzak egiteko modu berri bat da, erosoagoa eta arinagoa. Dirua, papera edota tinta aurrezteko modu bat, guztiz onuragarria haurrentzat, baita guretzat ere. Horrez gain, natura zaintzeko aukera ematen digu.

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, taldekide guztion partaidetza beharrezkoa izan da. Lehen esan bezala, aurretik elkarrekin lanak egin genituenez, eta bakoitzak dituen gaitasunak ezagutzen genituenez, erraztasuna izan dugu lana banatzerakoan. Bakoitzak bere ekarpenak izan ditu; klaseko laburpenak egin, bloggaren itxura zaindu, ondorioak atera, hausnarketa egin … etab.

Laburbilduz, bi kontzeptu garrantzitsu ikasi ditugula esan dezakegu. Alde batetik IKT beraren benetako kontzeptua eta honen erabilera. Beste aldetik, taldean lana egiten eta elkarrekiko errespetua mantentzen ikasi dugu. Kontzeptu bi hauek, guztiz garrantzitsuak izango dira etorkizunean.



Ikasgaiaren ebaluaketa:

            Ikasgaiaren ebaluaketa egiterako orduan, esan beharra dugu gure asistentzia konstantea izan dela, hau da, saio guztietara etorri garela. Gure ikasgelan, saioetara agertzen den ikasle kopurua 60-79 artekoa izan da, eta klasetik kanpo, gehienok 2-3 ordu eskaini diogu ikasgaiari aurrera eraman ahal izateko. Hemendik ondoriozta dezakegu talde handia garenez, oso zaila dela ikasteko giro egoki bat sortzea. Zaila izaten da isiltasun osoa lortzea.

Ikasgai honen zailtasun maila ertaina edo erreza izan da, ikasgaiarekiko izan dugun interesa handia izan delako, horregatik dinamikoa eta praktikoa iruditu zaigu. Interes hori, lauhilabetea aurrera joan den heinian hazten joan da.

Beste aldetik, esan dezakegu ikasgaiaren izaera praktikoak ekintzetako parte hartzea bultzatzen duela eta baita, ikasgaiak etorkizunari begira, lanbidean behar izango ditugun gaitasunak eskuratzea laguntzen duela.
             Irakasleari dagokionez, eskainitako baliabideak aproposak izan dira. Proposatutako ekintzak egokiak izan dira, bai helburu bai edukien aldetik, eta hasieran ezarritakoarekin bat datoz.



2011/12/09

"La escuela de mañana"

Beste egunean klasean taldeko aurkezpenekin jarraitu genuen, bakoitza baliabide desberdinen bidez bere gaiak aurkeztu zizkiguten (movie maker, power point, antzeztuz ...). Hona hemen gure lagunen aurkezpenen ideia garrantzitsuenak:

1. Eskoletako IKT-aren jarrera onari buruzko Europako politika:
Aurkezpen hau oso originala iruditu zaigu, gaia zail samarra izan arren, erakargarri egin dutelako bertsoez baliatuz.

2. Informazio digitala, eskolako konpetentziak:
 - XIX. mendean aldaketa sakona egon zen, teknologia berriak hobetzen joan zirelako.
 - Inprenta garrantzi handia hartzen joan zen.
 - Teknologia berriekin harreman estua sortzen hasi zen.
 - Alfabetatze berriak: audiobisuala, teknologia digitala eta komunikatiboa
 - Edozein pertsona ikasten ikasi beharko du.
 - Denok eduki berdinak ikasteko garrantzia.
 - Dimentsio desberdinak: Instrumentala (sofware), kognitiboa, teknologiarekin jarrera positiboa eta balore kritikoak.
 - Irakaslearen jarrera aldatzen joan da kritikoagoaz eginez.
 - Irakaslea ez da informazio transmitzailea, laguntzailea da.
 - Azkenengo urteetako erronka: Ordenagailuekin aln egitea gelako gestioa konplexuagoa egiten du.
 - IKT-an lan indibiduala zein kooperatiboa bultzatzen dute.
 - Platonen kobazuloaren historiarekin konparaketa interesgarria egin zuten.

Gaia interesgarria izan arren power pointaz baliatu ziren eta azalpenak asko luzatu ziren, pixkat astuna eginez.

3. Baliabide eta errekurtso teknologikoen erakunde hezigarriak:
Movie Maker programaren bidez bideo interegarri, erakargarri eta dibertigarri bat aurkeztu zuten, non talde honetako hiru partaideak beraien artean hitz egiten zuten. Bertan bi pertsona bereizten ziren, IKTan jakintsua eta ez jakintsua. Hirugarren pertsona galdera desberdinen bitartez. argi ikusten zen pertsonen arteko jakintza maila desberdina.

4. IKt-ak gaur egun:
 - Irakasle eta ikasle parte hartzea ezinbestekoa.
 - Eskola eredua ideiak txertatzeko = teknologia
 - Gaitasunen definizioa
 - Lehen Hezkuntzan sagua eta teklatua erabiltzen hasten dira.
 - Diru laguntzak eta irakasleen formazioa oso beharrezko da, haurren garapen egokia zihurtatzeko.
 - Gure jakintza maila ez da ikasleena baino gehiago, teknologia berriak beraien eguneroko bizitzan   erabiltzen dituztelako.

5. IKT-ak nola ergiten dute hezkuntzan?:
 - Umeen garapena modu desberdinetan ematen da, kasu batzuetan bizkortuz eta aldiz, beste kasu batzuetan garapena motelduz.
 - Ordenagailuen erabilpena.
 - "La escuela de mañana" proiektua gainetik azaldu digute.

6. Ordenagailuak emozioen sortzaile:
 - Hezkuntzan irakasleen artean formazio falta dago.
 - Irakasle eta ikasleen arteko desberdintasunak; gehienetan ikasleak gehiago dakite.
 - Emakumearen egoera.
 - Desoreka sozialak.

2011/12/08

''Quien se atreve a enseñar, nunca debe dejar de aprender'' (J. Cotton)

Zein errekurtso erabili ahal dugu teknologia berrietatik hezitzeko?
- Txanela
- Programa didaktikoak (matematika, lengoaia...)
- Jolasak
- Abestiak, bideoak
- Informazioa
- ....

Zertarako?
- Sozializatzeko
- Informazioa eskuratzeko
- Informazioa partekatzeko
- Ikertzeko
- Ezagutza abilezia bihurtzeko
-....

Zer da ezinbestekoa teknologia hauek eskolan aplikatzeko?
- Azpiegitura aurreratua
- Diru inbertsioa
- Formakuntza
- Mundu teknologizatua ulertzea
- Gizartearekin harremanetan jartzea
- Kritikotasuna
- ...

Zeintzuk dira prozesu honen eragileak?
- Irakasleak
- Ikasleak
- Familiak

Zein jarrera motak sortu daitezke?
- Teknofilia (teknologia berriak erabiltzeko joera)
- Teknofobia (erabileraren beldurra) --> ez dira ausartzen

Irakasle guztiak onartzen dituzte aldaketa hauek?
Irakasle batzuk ez dakite teknologia berriak eskolan nola aplikatzen eta aldaketen aurrean erresistentzia erakusten dute. Hau da, metodologia finko bat daukate, eta ez dute aldatu nahi.

Zein da teknologia berriak erabiltzeko neurria?
Ez gehiegi ez gutxiegi, irakasleen artean teknofobia edo teknofilia ez sortzeko.




2011/12/07

ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 Jaurlaritzak egin duen Euskal Herriko ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da. Programa honen asmoa da ikasgelak digitalizatzeko baliabideak ikasleek eskura izan ditzaten eta hauek erabiliak izan ditzan, ikasle eta irakasleengatik, ohiko ikaskuntza metodologia pixkanaka aldatuz. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Beraz, 2009-2010 ikasturtean proiektua martxan jarri zuten, eskola publikoko 5.mailakoekin. 2010-1011 ikasturte honetan, 6. mailakoek beren ekipo guztiarekin jarraituko dute eta aurtengo 5.mailakoei ekipo berria jarriko zaie. Baina aurten eskola publikoaz gain ikastola kontzertatuetara ere iritsiko da.


Programa honek honako helburuak ditu:

·         Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
·         Irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatzea.
·         Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea: ikasleen eta
·         ikastetxeen artean elkarlana bultzatuz, etab. Aldaketa honek,
·         irakasleak protagonistak izatetik ikasleak izatera eraman beharko
·         luke.
·         Eten digitala murriztea: Haur guztiek ez baitituzte aukera berdinak
·         eskolatik kanpo.
·         Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta
·         sarean sustatzea (lankidetza egin behar da).

Eskola 2.0 Web 2.0ren espiritua interneten jarduteko aplikazioan baino jarreran datza: Ezagutzak eta egindako dokumentuak konpartitzea du helburu.  Web 2.0 tresnak dira:B logak,wik iak,…

·         Ezagutza partekatua, lankidetza On line,…
·         Informazioaren trataera
·         Sormena: aplikazioa tresnak sarean
·         Erabilgarritasuna
·         Baliabideak
·         Hau aurrera eramateko ezinbestekoa da metodologia aldatzea eta irakasleak
·         prestatzea.

Programa hau eskola publiko nahiz kontzertatuetan eramango da aurrera  Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 5. mailako ikasleetatik hasita. 5. mailako tutorea,  ingeleseko irakaslea eta PTak izango dira programa hau aurrera eraman ahal  izateko prestakuntza jasoko dutenak. Kontuan edukiko da, IKTen inguruan, irakasleek duten maila ezberdina. Dena den, hau ez da eragozpen bat izango, heterogeneotasun hau aberasgarria dela kontuan izan behar baita. Prestakuntza  emateko ardura berritzeguneko aholkulariek izango dute. eta ondorengo hiru prestakuntza-mailetan oinarrituko da:

·         Oinarrizko IKT gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, Internet.
·         Arbel digitala: ADI Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa.
·         Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.
·         Hau guztia, Software Librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik eta eduki elebitan
·         (euskara, gaztelera).

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen, honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da: Hadware eta sofware



5. MAILAKO GELA BAKOITZEKO


IKASTETXE BAKOITZEKO
Armairu elektrifikatua eramangarrien
bateriak kargatzeko eta berauek
gordetzeko, 28 ekiporentzat

Wifi kontrolagailu bat sare birtualak
definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta
egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko

Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera
aktiboduna eta altuera doigarria duena


Minieramangarri bat ikasle
bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT +
teklatua irakasleentzat


Wifiko sarbide gune bat, gelako
ordenagailuak bai intranetera bai
internetera konektatzea ahalbideratuko
duena



2011/11/30

Historia

Garapen teknologikoa ( internet, komukazio mobilak, sateliteak, mikro-uhinak..) eragin handia izan du alde ekonomikoan eta sozialean. Aldaketa nabariak izan dira erlazio sozialetan. 

Gaur egun, informazio teknologikoan aurrerapen handia egon da, alde batetik esparru informatikoa, bestetik esparru telekomunikatiboan aldaketak egon dira. Gainera, esaten da gizarte berri batetan gaudela, gizarte informatikoa deitzen dena, honek antzinako modelo ekonomikoak ordezkatzen ditu.
Desde 1950
Desde 1980
Desde1990
Desde1995
1ª GENERACIÓN
2ª GENERACIÓN
3ª GENERACIÓN
4ª GENERACIÓN
Aplicaciones
Bases de datos
Redes y
Telecomunicaciones
aisladas
e integración
terminales
Digitalización



Internet



Rediseño procesos


Procesos
comerciales

Procesos
de gestión


Procesos administrativos


2011/11/26

Oinarrizko gaitasunak

Lehen Hezkuntzako irakasleak izango garenez, ezinbestekoa da Hezkuntza Araudia ezagutzea. Gaur, Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu moten ezaugarriak ikertuz, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK (Nafarroako Foru Komunitatea)-koak. Gainera, gure ikasgaiari (IKT) erreferentzia egingo diogu, dekretuan agertzen den informazioan gehiago sakonduz.

Hemen daukazue aztertu dugun gaiaren eskematxo bat.

2011/11/16

1-      1-      Zer da metafora bat?

Metafora hitz bat ohikoa ez den esanahi edo testu-inguru batean erabiltzean datza. Termino honek garrantzia du teoria literarioan (erretorikazko figura bezala erabiliz) zein hizkuntzalaritzan (aldaketa semantikorako baliabide bezala).
·         Zure aginak, perlak dira  
·         Zure ilea urrezkoa da

2-      Zer nolako eredua jarraitzen dugu irakasle moduan?

Bakoitzak bere estilo propioa dauka, hots, norberak eraikitzen du bere estilo propioa bere alde gogorretan zentratuz eta esplotatuz. Hala ere, nahiz eta bakoitzak bere estiloa izan, gure ustez bizitzan zehar izan ditugun ereduak imitatzeko ohitura dugu. horregatik saila da hezkuntza arloan aldaketak izatea, bide luze eta gogorra da aldaketak egitea.

Aurkezpenekin jarraituz

Ikaskideak egindako aurkezpenekin jarraituz ondorengo ezaugarri hauek interesgarriak iruditu zaizkigu:
·         Ikastolak ikasten dute, proiektuen bidez teknologia berriak inplantatuà Web 2.0
·         Ordenagailuak emozioak sortzen dituzteà ikaslea batzuetan irakaslea baino gehiago jakin
·         Eredu tradizional eta teknologia aurka daude
·         Teknologia berriak eskolan daude eta gizartea egunero aldatzen denez, eskolan islatzen daà alfabetazio modu berriak
·         Hezkuntzan IKT-ren eredu desberdinak
o   Burokratiko ( gehiena gaur egun)
o   Sistema soziala
o   Komunitatea
·         Informazio gizartea
o   Digitalizazio
o   Globalizatzaile
·         4 diskurtso mota
o   Merkantilista
o   Kritiko-politiko
o   Teknozentrista
o   Apokaliptikoa

2011/11/15

Irakaskuntzaren hainbat elementuen elkarreragina

   Kide batzuen aurkezpenari esker, ohartu ahal izan gara irakaskuntzaren hainbat elementuen elkarreraginaz: edukiak, ikasleak, irakasleak…  Elementu hauek ondo konektatu behar dira ikas-irakaste prozesua ondo antolatzeko, eta gure ikasleen garapena zaintzeko.
Goazen faktore batzuk ikustera:
-          Ikasleen esku-hartzea irakaskuntza prozesuan
-          Testuinguru ezberdinetara moldatzea
-          Ikasle eta irakaslearen gaitasunak garatzea à gure kasuan (IKT):
o   Trebetasun teknologikoak
o   Bizitza osorako ikaskuntza
o   Herritartasun digitala
o   Lanbide arloko garapena eta kudeaketa