Entzutea gaitasun oso garrantzitsua da, irakaskuntzan batez ere, eta irakasleok gai izan behar dugu gaitasun hau ikasleei transmititu ahal izateko.
Nola komunikatu dezakegu azaldu nahi dugun gaia ikasleei?
Aurkezpenen bidez. Horretarako gaiak erakargarriak izan behar dira, arreta prestatzea atsegina izan dadin.
Zein zailtasun motak ditugu ikasleok aurkezpenak egiterako orduan?
Alde batetik, gure pertsonarekin segurtasun falta izatea desabantaila bat da, beldurra sorrarazten digulako egin nahi ditugun hainbat gauzen aurrean. Adibidez klase aurrean aurkezpen bat egiterakoan, ez badugu segurtasuna sentitzen gure buruarengan, akatsak besterik ez ditugula egingo pentsatzeko joera izaten dugu eta hori dela eta beldurra ematen digu besteon aurrean jartzeak.
Beste alde batetik, aurkeztu behar dugun gaia gure gustukoa ez izateak, ulertzeko zaila izateak edota hizkuntzarekin oso eroso ez sentitzeak segurtasuna kentzen digu eta beldurra sortarazten digu.
Horregatik ahalik eta segurtasun handiena izaten saiatu behar dugu, gaia ahalik eta hoberen azaltzeko eta besteoi segurtasun hori transmititzen gai izateko. Gauzak errazagoak gertatzen dira egoera seguru batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario