Beraz, 2009-2010 ikasturtean proiektua martxan jarri zuten, eskola publikoko 5.mailakoekin. 2010-1011 ikasturte honetan, 6. mailakoek beren ekipo guztiarekin jarraituko dute eta aurtengo 5.mailakoei ekipo berria jarriko zaie. Baina aurten eskola publikoaz gain ikastola kontzertatuetara ere iritsiko da.
Programa honek honako helburuak ditu:
· Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
· Irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatzea.
· Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea: ikasleen eta
· ikastetxeen artean elkarlana bultzatuz, etab. Aldaketa honek,
· irakasleak protagonistak izatetik ikasleak izatera eraman beharko
· luke.
· Eten digitala murriztea: Haur guztiek ez baitituzte aukera berdinak
· eskolatik kanpo.
· Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta
· sarean sustatzea (lankidetza egin behar da).
Eskola 2.0 Web 2.0ren espiritua interneten jarduteko aplikazioan baino jarreran datza: Ezagutzak eta egindako dokumentuak konpartitzea du helburu. Web 2.0 tresnak dira:B logak,wik iak,…
· Ezagutza partekatua, lankidetza On line,…
· Informazioaren trataera
· Sormena: aplikazioa tresnak sarean
· Erabilgarritasuna
· Baliabideak
· Hau aurrera eramateko ezinbestekoa da metodologia aldatzea eta irakasleak
· prestatzea.
Programa hau eskola publiko nahiz kontzertatuetan eramango da aurrera Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 5. mailako ikasleetatik hasita. 5. mailako tutorea, ingeleseko irakaslea eta PTak izango dira programa hau aurrera eraman ahal izateko prestakuntza jasoko dutenak. Kontuan edukiko da, IKTen inguruan, irakasleek duten maila ezberdina. Dena den, hau ez da eragozpen bat izango, heterogeneotasun hau aberasgarria dela kontuan izan behar baita. Prestakuntza emateko ardura berritzeguneko aholkulariek izango dute. eta ondorengo hiru prestakuntza-mailetan oinarrituko da:
· Oinarrizko IKT gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, Internet.
· Arbel digitala: ADI Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa.
· Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.
· Hau guztia, Software Librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik eta eduki elebitan
· (euskara, gaztelera).
Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen, honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da: Hadware eta sofware
5. MAILAKO GELA BAKOITZEKO | IKASTETXE BAKOITZEKO |
Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat | Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko |
Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena | |
Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat | |
Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena |
No hay comentarios:
Publicar un comentario