Orokorrean talde gisa ondo moldatu garela uste dugu. Pasadan urtean elkarrekin egon ginen talde moduan eta horrek eginbeharrekoa antolatzerako orduan lagundu digu.
Prozesuari dagokionez, irakasgai hau ezagutu aurretik, informatika soilik ordenagailuak ondo erabiltzen jakitea zela uste genuen. Ikasgai hau aurrera joan den heinean konturatu gara IKTak informatika baino zerbait gehiago direla. Izenak esaten duen moduan “Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak”, informazioa prozesatzen eta komunikatzen jakitea teknologien bitartez. Interesa handituz joan da eta honek lana erraztu eta teknologiei buruzko ezagutza aberastu digu.
Lauhilabetean zehar erabili dugun metodologia ( programak, ariketak …) egokia izan dela uste dugu. Irakasgaia dinamikoa dela deritzogu eta gaur egungo gizartearekin batera joateko aukera ematen digu. Hau da, gaur egun teknologiak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira eta horregatik teknologiekin batera bizitzeko ohitura hartuz joan behar dugu. Lanak paperean entregatu beharrean, sarea erabiltzeko aukera eman digu irakasgai honek, bloggaren eta “movie makerren” bitartez. Gauzak egiteko modu berri bat da, erosoagoa eta arinagoa. Dirua, papera edota tinta aurrezteko modu bat, guztiz onuragarria haurrentzat, baita guretzat ere. Horrez gain, natura zaintzeko aukera ematen digu.
Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, taldekide guztion partaidetza beharrezkoa izan da. Lehen esan bezala, aurretik elkarrekin lanak egin genituenez, eta bakoitzak dituen gaitasunak ezagutzen genituenez, erraztasuna izan dugu lana banatzerakoan. Bakoitzak bere ekarpenak izan ditu; klaseko laburpenak egin, bloggaren itxura zaindu, ondorioak atera, hausnarketa egin … etab.
Laburbilduz, bi kontzeptu garrantzitsu ikasi ditugula esan dezakegu. Alde batetik IKT beraren benetako kontzeptua eta honen erabilera. Beste aldetik, taldean lana egiten eta elkarrekiko errespetua mantentzen ikasi dugu. Kontzeptu bi hauek, guztiz garrantzitsuak izango dira etorkizunean.
Ikasgaiaren ebaluaketa:
Ikasgaiaren ebaluaketa egiterako orduan, esan beharra dugu gure asistentzia konstantea izan dela, hau da, saio guztietara etorri garela. Gure ikasgelan, saioetara agertzen den ikasle kopurua 60-79 artekoa izan da, eta klasetik kanpo, gehienok 2-3 ordu eskaini diogu ikasgaiari aurrera eraman ahal izateko. Hemendik ondoriozta dezakegu talde handia garenez, oso zaila dela ikasteko giro egoki bat sortzea. Zaila izaten da isiltasun osoa lortzea.
Ikasgai honen zailtasun maila ertaina edo erreza izan da, ikasgaiarekiko izan dugun interesa handia izan delako, horregatik dinamikoa eta praktikoa iruditu zaigu. Interes hori, lauhilabetea aurrera joan den heinian hazten joan da.
Beste aldetik, esan dezakegu ikasgaiaren izaera praktikoak ekintzetako parte hartzea bultzatzen duela eta baita, ikasgaiak etorkizunari begira, lanbidean behar izango ditugun gaitasunak eskuratzea laguntzen duela.
Irakasleari dagokionez, eskainitako baliabideak aproposak izan dira. Proposatutako ekintzak egokiak izan dira, bai helburu bai edukien aldetik, eta hasieran ezarritakoarekin bat datoz.