TEKNOLOGIA-INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO (lan koadernoa)

Mostrando entradas con la etiqueta teknologia berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta teknologia berriak. Mostrar todas las entradas

2011/12/08

''Quien se atreve a enseñar, nunca debe dejar de aprender'' (J. Cotton)

Zein errekurtso erabili ahal dugu teknologia berrietatik hezitzeko?
- Txanela
- Programa didaktikoak (matematika, lengoaia...)
- Jolasak
- Abestiak, bideoak
- Informazioa
- ....

Zertarako?
- Sozializatzeko
- Informazioa eskuratzeko
- Informazioa partekatzeko
- Ikertzeko
- Ezagutza abilezia bihurtzeko
-....

Zer da ezinbestekoa teknologia hauek eskolan aplikatzeko?
- Azpiegitura aurreratua
- Diru inbertsioa
- Formakuntza
- Mundu teknologizatua ulertzea
- Gizartearekin harremanetan jartzea
- Kritikotasuna
- ...

Zeintzuk dira prozesu honen eragileak?
- Irakasleak
- Ikasleak
- Familiak

Zein jarrera motak sortu daitezke?
- Teknofilia (teknologia berriak erabiltzeko joera)
- Teknofobia (erabileraren beldurra) --> ez dira ausartzen

Irakasle guztiak onartzen dituzte aldaketa hauek?
Irakasle batzuk ez dakite teknologia berriak eskolan nola aplikatzen eta aldaketen aurrean erresistentzia erakusten dute. Hau da, metodologia finko bat daukate, eta ez dute aldatu nahi.

Zein da teknologia berriak erabiltzeko neurria?
Ez gehiegi ez gutxiegi, irakasleen artean teknofobia edo teknofilia ez sortzeko.




2011/12/07

ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 Jaurlaritzak egin duen Euskal Herriko ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da. Programa honen asmoa da ikasgelak digitalizatzeko baliabideak ikasleek eskura izan ditzaten eta hauek erabiliak izan ditzan, ikasle eta irakasleengatik, ohiko ikaskuntza metodologia pixkanaka aldatuz. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Beraz, 2009-2010 ikasturtean proiektua martxan jarri zuten, eskola publikoko 5.mailakoekin. 2010-1011 ikasturte honetan, 6. mailakoek beren ekipo guztiarekin jarraituko dute eta aurtengo 5.mailakoei ekipo berria jarriko zaie. Baina aurten eskola publikoaz gain ikastola kontzertatuetara ere iritsiko da.


Programa honek honako helburuak ditu:

·         Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
·         Irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatzea.
·         Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea: ikasleen eta
·         ikastetxeen artean elkarlana bultzatuz, etab. Aldaketa honek,
·         irakasleak protagonistak izatetik ikasleak izatera eraman beharko
·         luke.
·         Eten digitala murriztea: Haur guztiek ez baitituzte aukera berdinak
·         eskolatik kanpo.
·         Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta
·         sarean sustatzea (lankidetza egin behar da).

Eskola 2.0 Web 2.0ren espiritua interneten jarduteko aplikazioan baino jarreran datza: Ezagutzak eta egindako dokumentuak konpartitzea du helburu.  Web 2.0 tresnak dira:B logak,wik iak,…

·         Ezagutza partekatua, lankidetza On line,…
·         Informazioaren trataera
·         Sormena: aplikazioa tresnak sarean
·         Erabilgarritasuna
·         Baliabideak
·         Hau aurrera eramateko ezinbestekoa da metodologia aldatzea eta irakasleak
·         prestatzea.

Programa hau eskola publiko nahiz kontzertatuetan eramango da aurrera  Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 5. mailako ikasleetatik hasita. 5. mailako tutorea,  ingeleseko irakaslea eta PTak izango dira programa hau aurrera eraman ahal  izateko prestakuntza jasoko dutenak. Kontuan edukiko da, IKTen inguruan, irakasleek duten maila ezberdina. Dena den, hau ez da eragozpen bat izango, heterogeneotasun hau aberasgarria dela kontuan izan behar baita. Prestakuntza  emateko ardura berritzeguneko aholkulariek izango dute. eta ondorengo hiru prestakuntza-mailetan oinarrituko da:

·         Oinarrizko IKT gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, Internet.
·         Arbel digitala: ADI Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa.
·         Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.
·         Hau guztia, Software Librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik eta eduki elebitan
·         (euskara, gaztelera).

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen, honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da: Hadware eta sofware



5. MAILAKO GELA BAKOITZEKO


IKASTETXE BAKOITZEKO
Armairu elektrifikatua eramangarrien
bateriak kargatzeko eta berauek
gordetzeko, 28 ekiporentzat

Wifi kontrolagailu bat sare birtualak
definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta
egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko

Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera
aktiboduna eta altuera doigarria duena


Minieramangarri bat ikasle
bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT +
teklatua irakasleentzat


Wifiko sarbide gune bat, gelako
ordenagailuak bai intranetera bai
internetera konektatzea ahalbideratuko
duena



2011/11/09

Web 2.0

Teknologia berrien mundua asko eta oso arin aurreratu da azkenengo urtetan. Orain dela gutxi arte etxe guztietan ez zeuden ordenagailurik, orain berriz ia etxe guztietan ordenagailu bat edo gehiago dugu. Gure garaian , Lehen Hezkuntzan geundenean, askoz beranduago ordenagailuak erabiltzen eta ikasten hasten ginen orain baino.

 Gure haurtzaroan, eskolako informatikako klasean ordenagailua erabiltzen ikasten genuen, etxean ez genuelako, eta horregatik gogoz informatikako klasera joaten ginen. Gaur egun gertatzen dena guztiz desberdina da, umeak ordenagailuak erabiltzen badakite, etxean gurasoak irakasten dietelako.

Gaur klasean irakasleak galdetu digu gure lehenengo oroimenak teknologiaz; nik gogoratzen dut informatika klasera joan ginela , eskola osoan informatika klase bakarra zegoen eta binaka jarri behar ginen ez zeudelako ordenagailuak denontzako, pizten eta amatzen erakutsi ziguten eta “ Paint ” programa erabiltzen ikasi genuen. Klase bukatzerakoan klaseko guztiak oso motibatuta geunden gauza berria zelako guretzat. Denbora pasa ahala programa gehiago menperatzen hasi ginen, hala nola “Word” ...

Klasean Web 2.0ren Power Point interesgarri  batzuk ikusi ditugu, berrikuntzak eta hobekuntzak ikusiz; Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrai, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

  • - CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak
  • - AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.
  • - Java Web Start
  • - XUL
  • - RSS/ATOM formatuetan oinarritutako sindikazio eta datuen gehikuntza.
  • - Zentzua duten URL errazak.
  • - Blog batean posteatzeko gaitasuna.
  • - JCC eta APIak REST edo XML
  • - Sare sozialetako zenbait berezitasun.

Orokorrean:

  • - Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • - Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • - Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.