TEKNOLOGIA-INFORMAZIO-KOMUNIKAZIO (lan koadernoa)

Mostrando entradas con la etiqueta Lehen Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehen Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2011/12/07

ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 Jaurlaritzak egin duen Euskal Herriko ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da. Programa honen asmoa da ikasgelak digitalizatzeko baliabideak ikasleek eskura izan ditzaten eta hauek erabiliak izan ditzan, ikasle eta irakasleengatik, ohiko ikaskuntza metodologia pixkanaka aldatuz. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Beraz, 2009-2010 ikasturtean proiektua martxan jarri zuten, eskola publikoko 5.mailakoekin. 2010-1011 ikasturte honetan, 6. mailakoek beren ekipo guztiarekin jarraituko dute eta aurtengo 5.mailakoei ekipo berria jarriko zaie. Baina aurten eskola publikoaz gain ikastola kontzertatuetara ere iritsiko da.


Programa honek honako helburuak ditu:

·         Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
·         Irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatzea.
·         Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea: ikasleen eta
·         ikastetxeen artean elkarlana bultzatuz, etab. Aldaketa honek,
·         irakasleak protagonistak izatetik ikasleak izatera eraman beharko
·         luke.
·         Eten digitala murriztea: Haur guztiek ez baitituzte aukera berdinak
·         eskolatik kanpo.
·         Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta
·         sarean sustatzea (lankidetza egin behar da).

Eskola 2.0 Web 2.0ren espiritua interneten jarduteko aplikazioan baino jarreran datza: Ezagutzak eta egindako dokumentuak konpartitzea du helburu.  Web 2.0 tresnak dira:B logak,wik iak,…

·         Ezagutza partekatua, lankidetza On line,…
·         Informazioaren trataera
·         Sormena: aplikazioa tresnak sarean
·         Erabilgarritasuna
·         Baliabideak
·         Hau aurrera eramateko ezinbestekoa da metodologia aldatzea eta irakasleak
·         prestatzea.

Programa hau eskola publiko nahiz kontzertatuetan eramango da aurrera  Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 5. mailako ikasleetatik hasita. 5. mailako tutorea,  ingeleseko irakaslea eta PTak izango dira programa hau aurrera eraman ahal  izateko prestakuntza jasoko dutenak. Kontuan edukiko da, IKTen inguruan, irakasleek duten maila ezberdina. Dena den, hau ez da eragozpen bat izango, heterogeneotasun hau aberasgarria dela kontuan izan behar baita. Prestakuntza  emateko ardura berritzeguneko aholkulariek izango dute. eta ondorengo hiru prestakuntza-mailetan oinarrituko da:

·         Oinarrizko IKT gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, Internet.
·         Arbel digitala: ADI Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa.
·         Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.
·         Hau guztia, Software Librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik eta eduki elebitan
·         (euskara, gaztelera).

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen, honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da: Hadware eta sofware



5. MAILAKO GELA BAKOITZEKO


IKASTETXE BAKOITZEKO
Armairu elektrifikatua eramangarrien
bateriak kargatzeko eta berauek
gordetzeko, 28 ekiporentzat

Wifi kontrolagailu bat sare birtualak
definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta
egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko

Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera
aktiboduna eta altuera doigarria duena


Minieramangarri bat ikasle
bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT +
teklatua irakasleentzat


Wifiko sarbide gune bat, gelako
ordenagailuak bai intranetera bai
internetera konektatzea ahalbideratuko
duena



2011/11/26

Oinarrizko gaitasunak

Lehen Hezkuntzako irakasleak izango garenez, ezinbestekoa da Hezkuntza Araudia ezagutzea. Gaur, Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu moten ezaugarriak ikertuz, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK (Nafarroako Foru Komunitatea)-koak. Gainera, gure ikasgaiari (IKT) erreferentzia egingo diogu, dekretuan agertzen den informazioan gehiago sakonduz.

Hemen daukazue aztertu dugun gaiaren eskematxo bat.

2011/11/15

Irakaskuntzaren hainbat elementuen elkarreragina

   Kide batzuen aurkezpenari esker, ohartu ahal izan gara irakaskuntzaren hainbat elementuen elkarreraginaz: edukiak, ikasleak, irakasleak…  Elementu hauek ondo konektatu behar dira ikas-irakaste prozesua ondo antolatzeko, eta gure ikasleen garapena zaintzeko.
Goazen faktore batzuk ikustera:
-          Ikasleen esku-hartzea irakaskuntza prozesuan
-          Testuinguru ezberdinetara moldatzea
-          Ikasle eta irakaslearen gaitasunak garatzea à gure kasuan (IKT):
o   Trebetasun teknologikoak
o   Bizitza osorako ikaskuntza
o   Herritartasun digitala
o   Lanbide arloko garapena eta kudeaketa


2011/10/29

Ongi etorri!

Kaixo guztioi! Ongi etorri gure blog berrira! Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle batzuk gara, EHU unibertsitatean, eta hemen gaude gure ikasgai bati buruzko lan koaderno bat egiteko. Web orri honetan, IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) Lehen Hezkuntzan landuko dugu. Alde batetik, teknologiaren erabilera ikas-irakaste prozesuan ikertuko dugu eta, bestetik, informazioaren gestioan zentratuko gara, ikasle eta irakaslearen arteko harremanetan. Saiatuko gara lan koaderno hau tresna bisuala eta ulergarria izatea, gure etorkizunean irakasle moduan laguntza onuragarria izateko.
Momentuz, hemen daukazue eskematxo bat gaian kokatzeko!




Hurrengora arte,
Garazi Novoa, Estíbaliz Pájaro, Sheila Quijada, Jon Rabadán eta Janire Rekalde.